XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Zubia altxatzeko denbora luzean jardun zuten lanean, jubilautako plaentxiatarren laguntzarekin....

Autobus`aren zai zegoan eibartar batek, borondatezko zubixan injenierueri diote: - Ene! Zubix au, geldi daok...!.

- Eibarren zubixak ibilli eitxeitxuk ala?.

(Nai duana esaten duanak, nai ez dana entzuteko arrizkua).

Euskaltzaindiko Sekretarioa, nere adizkide Juan San Martin, euskera maitearen alde egin bearrak artu aurretik, espeleoloji arazoetan bulartsu ibillia da.

(Leze zulotik, euskaltzaindiko zulora...).

Espeleoloji batzarra Ataun`en.

On Jose Migel Barandiaran jakintsuaren babesean.

Eginkizunak bukatu ondoren, an dabiltza bazkideak San Martin`eko enparantzan.

Igande arratsaldea, txistu-danbolin neskatil lirañak dantzan eta mutil sasoikuak neskan iztarretara begira.

Juanito`k, jolas gurea du.

Jarri enparantzan idi-probarako dagon arriari begira.

Lagunak ezagutzen dute Juanito eta ez dago kiñu bearrik.

- Jaso baietz arrix au! Jaso baietz arrix au!, Neskan iztarretara begiratzeari utzi eta an dijoaz Ataun`go Urtaintxoak gezurrezko arrijasotzallean ingurura.

- Jaso baietz arrix au!....

Kanpotarren artean, azi dira apustuak.